Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Gazteen Txapelketa

Haira Aizpurua Ibargarai –

Larunbat goizean jokatu zen Senpereko Larraldea etxaldean Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Gazteen Txapelketa. Haira Aizpurua izan zen irabazlea eta Oneka Arteaga txapeldunorde.

Haira eta Onekaz aparte Haize Lekuona, Aetz Etxart, Laida Etxeberri eta Oihan Perez aritu ziren finalean kantari, eta biziki maila ederra erakutsi dute denek. Aurtengo edizioan 16 bertsolarik parte hartu dute txapelketan.

Haira Aizpurua Ibargarai

Haira Aizpurua Ibargarai