Hazparne 1978

Hazparne 1978 –

Joxe Arozena Hazparnera hurbildu zen 1978an bertso saio baten entzutera, eta argazki batzuk atera zituen. Duela gutxi aldizkari honekin kontaktuan jarri eta irudiak bidali dizkigu. Irakurleek horrelako urre pipitak bidaltzea opari zoragarria iruditzen zaigu, eta eskerrik  beroenak eman nahi dizkiogu Joxeri.

Argazkietan honako bertsolariak ikus daitezke oholtzan: Jon Lopategi, Jon Azpillaga, Xabier Amuriza, Lazkao Txiki, Mattin Treku, Manuel Sein “Xanpun”, Txomin Ezponda eta Ernest Alkhat.

Gai jartzaile lanetan Daniel Landart eta Mixel Itzaina agertzen dira.

 

Hazparne 1978