Hemen da Bertsomovieda!

Hemen da Bertsomovieda! –

Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak VII. Bertsomovieda lehiaketa jarri du martxan. Bertsoarekin eta irudiekin osatutako bideoak jaso eta saritzen ditu Bertsomoviedak. Antolatzaileen esanetan, «bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez 7 segundokoa, grabatu, internetera igo, eta guri horren berri ematean datza lehiaketa». Edozein bertsok balio du, «norberarena ala besteena».

Lehiaketan parte hartzeko ondorengo prozesua jarraitu behar da: lehenik Internetera (Youtube, Vimeo, Euskaltube…) igo behar da bideoa, eta ondoren, www.bertsomovieda.com webgunean Parte Hartu atalean dagoen inprimakia bete behar da. Bideoaren amaieran Gustatu bazaizu, bozkatu www.bertsomovieda.com webgunean esaldia azaldu behar da.

Hemen da Bertsomovieda!


Sariak honakoak dira:

  • Gazteentzat:
    • 300€ bertsomovie onenari
  • Helduentzat:
    • 1000€ko lehen saria
  • Guztientzat
    • 500€ko saria botorik gehien biltzen dituen bertsomovieari
    • 200na €ko bi sari, epaimahaiak erabakitzen dituen bi aipameni
    • Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

2017ko sarituak

Helduen mailan:

  • LEHEN SARIA: 1000 € bertsomovie onenari: Hartza zu (Txakur gorria)

Gazteen mailan:

  • LEHEN SARIA: 300 € bertsomovie onenari: Egin Irri (Berrizko Bertso Eskola)

Sari orokorrak:

Aipamenak:


Xehetasun gehiago nahi izanez gero irakurri lehiaketaren oinarriak, edo jarri antolakuntzarekin harremanetan:

Eposta: bertsomovieda@gmail.com

Twitter: @bertsomovieda / Facebooken: bertsomovieda

Hemen da Bertsomovieda!