Igande honetan abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Urdulizen
Igande honetan abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen –
Irailaren 28an, igande honetan bertan, ospatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen sailkatze saioa, Urdulizen. Arratsaldeko bostetan izango da, kultur etxean.
Oholtzan honakoa seikotea izango da: Aitor Bizkarra Ruiz, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Geruzaga Seijido eta Mikel Retolaza Etxebarria. Beñat Vidal Gurrutxaga arituko da gai-jartzaile lanetan.
Bertsolariek honako ariketak egin beharko dituzte:
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Bakarkako lana: puntua emonda bertso bi zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
- Ganbara ko lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.