Iñigo Legorburuk irabazi du Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa

Iñigo Legorburuk irabazi du Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa –

Iñigo Legorburuk irabazi du Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa
Iñigo Legorburu saria jasotzen ostiralean, Idiazabalen. Aitor Goiburuk Florentino Goibururen iloba eta epaile taldeko kideak eman zion saria. Arg: Idiazabalgo bertso taldea

Martxo amaieraldean banatu zituzten Florentino Goiburu zenaren omenezko bigarren bertso paper lehiaketako sariak, Idiazabalgo bertso taldeak antolatuta. Iñigo Legorbururentzat izan zen lehendabiziko saria, Bizitzaren golak bertso sortarengatik. Bigarren saria ere Legorbururentzat izan da, Epail(h)ertzak lanarekin. Bertso epaile bezala bizitakoak jaso ditu bertan. Hirugarren saria Iraitz Sarasolak jaso zuen  Izarapeko gogoetak sortarekin; gogoeta intimoak egiten ditu bertan.

Bertaratu ziren 50 bertsozaleren aurrean abestu zituzten aurrez prestatutako bertsoak Aita Iparragirre herri eskolako 5. eta 6.en mailako ikaslee. Jarraian, sarituek beraien bertsoak kantatu zituzten eta amaitzeko, Goierriko bertso eskolako Uhaitz Oiartzabal eta Amets Zubizarreta bat-batean aritu ziren bertsotan.

Iñigo Legorburuk irabazi du Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa