Irakasle bat kontratatzeko deialdia ireki du Arabako Bertsozale Elkarteak

Irakasle bat kontratatzeko deialdia ireki du Arabako Bertsozale Elkarteak –

Ekainaren 28a baino lehen bidali beharko dira curriculumak Arabako Bertsozale Elkartera, jakitera eman dutenez.
 

Irakasle bat kontratatzeko deialdia ireki du Arabako Bertsozale ElkarteakElkarteak adierazi du “Arabako Lautada, Gasteiz edo Gorbeialdea eskualdeetako ikastetxe eta bertso-eskoletan zein jarduera osagarrietan irakasle eta begirale lanetan jardutea izango da egiteko nagusia. Lanaldi erdiko kontratua eskaintzen da hasiera batean abendura bitartean, ekainerarte luzatzeko aukerarekin. Lehen lan eguna irailaren 2a”.

Ezinbestekotzat jo dute unibertsitate gradua/ lizentziatura edo irakasle ikasketak izatea. Gidabaimena eta autoa beharko dira, eta, noski, kontutan hartuko dute hautagaiak bertsolaritzarekin duen harremana, “izan bertso-eskolan, Bertsozale Elkartean edo antolatzaile gisa”. Hezkuntzan duen esperientzia ere baloratuko da, bai arautuan, bai ez-arautuan eta baita aisialdian ere. Azkenik, harremanetarako erraztasuna, talde lanerako gaitasuna eta haur eta gazteekin izandako esperientzia ere kontuan hartuko dira.

Curriculumak EKAINAREN 28a baino lehen bidali beharko dira Arabako Bertsozale Elkartera. Bi aukera daude horretarako. Posta arruntez bidali nahi izanez gero honako hau da helbidea:

 

AMAIA ZENTROA
Benito Perez Galdós z/g  
01002 Gasteiz

E-postaz bidali nahi izanez gero:
 da helbidea.

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 945 010505 edo 688616531 telefonoetara.

Irakasle bat kontratatzeko deialdia ireki du Arabako Bertsozale Elkarteak