Irantzu Idoate nagusitu da Hernandorenako bigarren kanporaketan

Irantzu Idoate nagusitu da Hernandorenako bigarren kanporaketan –

Irantzu Idoate nagusitu da Hernandorenako bigarren kanporaketan

Antton Lannes gai jartzaileak gidatuta abestu zuten honako sei bertsolariek Hendaiako Balea elkartean: Ibai Lekuona, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, June Diaz, Maddi Aiestaran eta Jon Mendiluze. Epaile lanetan Maialen Berra eta Zuhaitz Olazabal aritu ziren.

Irantzu Idoate nagusitu zen norgehiagokan, eta. beraz, zehaztu da jada finalisten zerrenda: Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Danel Herrarte, Maddi Aiestaran, Izaro Bilbao eta Jon Mendiluze arituko dira kantuan maiatzaren 11an  (Herri Urrats bezperan) 19:00etan, Senpereko Larraldean. Antolakuntzatik jakinarazi dute ondoren jatekoa eta edatekoa izanen dela.

Irantzu Idoate nagusitu da Hernandorenako bigarren kanporaketan