Irune Basagoitik irabazi du Galdakaon eta Ibai Amillategik Getxon
Irune Basagoitik irabazi du Galdakaon eta Ibai Amillategik Getxon –

Galdakaoko Torrezabal kultur etxean ospatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa herenegun. Oholtzara igo ziren sei bertsolariek honako lanak egin behar izan zituzten:
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
- Bakarkako lana, ganbarako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.
Irune Basagoitik eskuratu du puntu zakurik handiena, eta, ondorioz, azaroaren 9an Barakaldon jokatuko den finalaurrekora sailkatu da zuzenean. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Irune Basagoiti Agirre____________473
- Enare Muniategi Etxabe__________459
- Bittor Altube Sarrionandia________452
- Asier Galarza Garai______________451
- Paule Ixiar Loizaga Legarra_______440
- Araitz Katarain Mugarza__________432
Begoñe Olabarria Astobiza izan zen gai-jartzailea. Epaimahaia honako lagunek osatu zuten: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen.
Atzo jokatu zen Getxoko Muxikebarri Arrigunaga aretoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehehenengo faseko azken saioa. Lan puntuagarriak osatuta, Ibai Amillategi izan da gailendu dena, . zuzenean Barakaldoko finalaurrekora sailkatuz.
- Ibai Amillategi Omaetxea_______470.5
- Mikel Goiriena Larrazabal_______455.5
- Janire Arrizabalaga Munduate__ 450.5
- Peio Molinuevo Martin__________424.5
- Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria__ 423
- Aitor Esteban Etxebarria_______406.5
Leire Garatxena Larrabe izan da gai-jartzaile, eta epaimahia eta idazkaritza Galdakaoko lagun berberek osatu dute.
Lehen fasea amaituta, finalaurrekoen lehenengo bueltako zerrenda zehaztuta geratu da.
Urriaren 26an, Zeanuriko Ibarreta frontoian, 17:00etan:
- Aissa Intxausti Aburruza
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Bittor Altube Sarrionandia
- Imanol Uria Albizuri
- Jone Uria Albizuri
- Oihana Bartra Arenas
Azaroaren 2an, Abadiñoko Probalekuan, 17:00etan:
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
- Gorka Pagonabarraga Agorria
- Enare Muniategi Etxabe
- Maite Sarasola Isazelaia
- Txaber Altube Sarrionandia
- Unai Mendiburu Valor
Azaroaren 9an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, 17:00etan:
- Ibai Amillategi Omaetxebarria
- Irune Basagoiti Agirre
- Lurdes Ondaro Mallea
- Mikel Goiriena Larrazabal
- Onintza Enbaita Maguregi
- Xabat Galletebeitia Abaroa
Finalaurrekoetako sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.