Jone Uria, Uribe kostako txapeldun

Jone Uria, Uribe kostako txapeldun –

Martxoaren 24ean Jone Uriak irabazi zuen Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalean, Nahikari Ayok gidatuta, kantuan aritu ziren: Jone Uria, Imanol Uria, Paule Loizaga, Arrate Illaro, Peru Vidal eta Unai Mendiburu. ALBE (Algortako Bertso Eskolak) taldeak jaso ditu argazkiak, bideoak eta kronika.

Jone Uria, Uribe kostako txapeldun

Buruz burukora Imanol Uria eta Jone Uria pasa ziren eta 673,50 puntu eskuratuta azkenean Jone Uriak lortu zuen txapela eta Miren Loizaga bertsolari sopeloztarra jantzi zion. 

Finalaurrekoak Olatz Larrinaga eta Miren Loizagak gidatu zituzten eta bertsolariek hurrengo lan puntuagarriak egin behar izan zituzten: Binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko nagusian eta beste hiruna zortziko txikian, eta bakarka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian eta hitza gaitzat emanda bertso bat neurri librean.

Horrela geratu zen fase honetako saio bakoitzaren sailkapena:

1. finalaurrekoa:

  • Paule Loizaga 301,50 puntu
  • Peru Vidal 297,50 puntu
  • Unai Mendiburu 291,50 puntu
  • Beñat Vidal 285 puntu

2. finalaurrekoa:

  • Jone Uria 339,50 puntu
  • Arrate Illaro 313,50 puntu
  • Ekaitz Larrazabal “Katxo” 284,50 puntu
  • Aritz Landeta 273,50 puntu

3. finalaurrekoa:

  • Imanol Uria 325,50 puntu
  • Inazio Vidal 289 puntu
  • Kerman Diaz 287 puntu
  • Itxaso Paya 282 puntu

Finalera Jone Uria, Imanol Uria, Paule Loizaga, Arrate Illaro, Peru Vidal eta Unai Mendiburu sailkatu ziren eta Nahikari Ayok gidatu zituen. Hemen hurrengo lanak egin zituzten: lehen atalean, binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko nagusian, beste hiruna zortziko txikian eta launa kopla; ondoren bakarka, gaia emanda bina bertso neurri librean. Buruz burukoa jokatu zutenek ordea, lan hauek ere egin zituzten: Binaka, gaia emanda hiruna bertso hamarreko txikian eta zortziko txikian puntuka, zortzi bertso osatu arte; eta gero kartzelako ariketa, bakarka, gaia emanda bina bertso neurri librean.

Horrela geratu zen finaleko saikapena:

  1. Jone Uria 673,50 puntu
  2. Imanol Uria 670,25 puntu
  3. Arrate Illaro 383 puntu
  4. Peru Vidal 359 puntu
  5. Unai Mendiburu 346 puntu
  6. Paule Loizaga 327,50 puntu

Txapelketa aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa izan da gai jartzaile taldean aritu diren Nahikari Ayo, Aitor Fdez. de Martikoena, German Kortabarria, Jon Amezaga, Olatz Larrinaga, Naiara Etxaiz, Miren Loizaga eta Goizalde Atxutegiren lana. Baita Joseba Santxoren gidaritzapean epaile lanetan aritu diren Josu Arroyo, Leire Iriondo, Aitor Fernandez Martikorena, Nagore Uribe-Etxebarria eta Araitz Lasa eta idazkari lanetan Karmele Elosegi eta Arkaitz Gomezen lana ere. Eskerrik asko!

Argazkiak eta bertsoaldiak ikusteko sakatu hemen.

Mikronika irakurtzeko sakatu hemen.

Jone Uria, Uribe kostako txapeldun