Joxe Mari Lopetegi
Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria zen, baita politikaria ere, errepublikazalea. Chaplin aktorea mugimendu anarkistatik zetorren, eta antzerkia mezu politikoa zabaltzeko tresna gisa ikusi zuen beti, zinemaren antzera; izan ere, garai hartan analfabetasun maila ez zen gutxiestekoa, eta hein handi batean kanal oralak ziurta zezaketen mezua guztiengana iristea. Lopetegik bertsolaritza ere modu berean erabiltzen zuen; ziur alde batetik bere sortzailetasuna elikatzen zuela, baina bestetik, inongo zalantzararik gabe, bertsoa tresna politiko gisa baliatzen zuen.
Lopetegik bere garaiko prentsan argitara eman zituen bertso sailak, bereziki Irungo agerkarietan. Joxean Elosegik berriki liburu batera bildu ditu bertso sail hauek eta argitara eman “Joxe Mari Lopetegi, errepublikanoen bertsolaria” izenburupean, Paper Hotsak argitaletxeak plazaratuta.
Ongi etorriya
Berrogei urte beti neketan Au zoriona ta edertasuna Etorri dira sortu lekura Aita nun izan zara bakarrik Danantzat ona ekarri nayan Guda gaiztoa zuentzat zegon |
Irungo bertso-eskolako kideek, beste hainbat lagun eta elkarterekin batera, Lopetegiren ondarea Irungo herrian zabaltzen eta goraipatzen ari dira ekimen desberdinen bidez.Iaz ekin zioten buru-belarri lan honi eta datorren urriaren 22rako kantaldia antolatu dute Irungo Udal Kontserbatorioko areto nagusian, bertsolari errepublikanoaren bertsoak oinarri.
Info7 irratian elkarrizketatu dituzte Xabier Bengoetxea eta Aitor Errazkin ekimenaren berri emateko.
Joxe Mari Lopetegi