Julio Soto irabazle Iruñeako Udalaren bertso-idatzi txapelketan

Julio Soto irabazle –

Julio Soto irabazleIruñeako Udalak antolatzen duen bertso jarrien txapelketan garaile atera da Julio Soto. Gorritiarrak alzheimerr eritasuna daukan lagun baten azaletik idatzi ditu bertsoak, “Nor naiz ni?” izenburupean. Narrazioan, hamahiru lan aurkeztu dituzte; poesian, zortzi eta bertso paperetan, aldiz, bost. Lehenengo saria 2.500 euro dira; bigarrena, 1.000; hirugarrena, 500.

Berako Julen Zelaietak eskuratu du bigarren saria, “167/1937; isiltasunak itxiarazi zuen auzia” lanarekin. Hirugarren postua Lesakako Eneko Fernandezentzat izan da, “Ongi etorri, Lur! izeneko bertsoak idazteagatk.

Beste bi kategoriak poesia eta narrazioa dira. Hidris-en aulkia idatzi du Iban Garrok poesian (lehen saria); (bigarrena) Ilargiaren bihotza Odei Ruiz Sarriasek eta Azken hitz batzuk Julio Sotok (hirugarrena); sari bikoitza, beraz, Sotorentzat.

Narrazioan, Ander Perezek irabazi du Lehen malutak lanarekin, Ura ere gorria lanak eskuratu du bigarren saria (Izaskun Etxeberria Zufiaurre) eta hirugarrena Oroitzapenak, itxi gabeko zauriak, Itziar Mielgo Rey idazlearena.

Julio Soto irabazle