Kargak&Deskargak Lizarran

Kargak&Deskargak Lizarran –

Kotarro Estellerriko euskararen aldeko elkartea da, eta bere bitartez jakin dugu Kargak&Deskargak emanaldiaz gozatzeko parada izanen dugula Lizarrako jaietan.

.

Kargak&Deskargak Lizarran

 

KARGAK & DESKARGAK bertsoz eta musikaz osatutako emanaldia sortzeko batu dira Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak Josu Zabala eta Rafa Rueda musikariekin, 2017ko udan zehar kaleko lau emanaldi egiteko Euskal Herrian barna.

Protagonisten arabera, “Gure misioa, euskaldunek jai egiten duten bitartean, bertsoz eta musikaz beteriko kaxak ekarri eta eroatea da, hiri bateko eragileek bestekoei bidalitakoak banatzen ditugun bitartean.” Dena den, jabetzen dira “Aldez aurretik dakigu gure negozioa hondamenera kondenatua dagoela, baina aberasgarria izango dela oso. Izan ere, badaukagu han eta hemen, zer kargatu eta deskargatu: herritarron pozak, kezkak, erruak, nahiak, ezinak eta grinak…

Herritarrekin antolatu dituzte emanaldi mugikor hauekk. Hiri bakoitzean hiru geldialdi egingo dituzte, toki bakoitzean pisuzkoak diren espazioetan, jaia, kultura, politika edo beste edozein gai dela medio.

Emanaldian bertsoak eta musika nahasten dituzte, inprobisatuak zein aurrez-jarritakoak, batzuetan musikatuak, besteetan a capella hutsean. Lizarrako saioa ere hiru zatitan banatuko da eta, guztira, ordu eta erditik bi ordura iraungo du, aurrez Baionan egin bezala:

1. Agurra Koroatze plazan (12:30ean)
2. Egurra (13:00 pasa)
3. Azken egurra Santiago plazan (13:45 aldera)

Punta-puntako bertsolari eta musikari taldea:

Igor Elortza: Bertsolaria (7 EskaleGu ta Gutarrak).
Unai Iturriaga: Bertsolaria (7 EskaleGu ta Gutarrak).
Josu Zabala: Musikaria (Hertzainak, 7 EskaleGu ta Gutarrak)
Rafa Rueda: Musikaria (PiLTMikel UrdangarinLou Topet…)


(Gu ta Gutarrak taldea Badok.info-n, eskuinetik ezkerrera: Igor Elortza, Unai Iturriaga, Josu Zabala eta Jose Manuel Sampedro)

Kargak eta Deskargak Euskal Herriko jaietan:

Uztailaren 28an, Baionan, 12:00etan San Andres plazan hasita.
Abuztuaren 7an, Gasteizen, 21:00etan Aiotz plazan hasita.
Abuztuaren 8an, Lizarran, 12:30ean Koroatze plazan hasita.
Abuztuaren 22an, Bilbon, 19:30ean Santiago plazan hasita.

Antolatzaile: Lizarrako Udala eta Bertso Eskola.

Kargak&Deskargak Lizarran
Arg: Ekhi Erramundegi, Berria
Kargak&Deskargak Lizarran