Kattin Arabolaza gailendu da Aizarnazabaleko eskolarteko saioan

Kattin Arabolaza –

Kattin Arabolaza

Aizarnazabalen jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko lehen kanporaketa iragan asteburuan, Mikel Elkartean. Gunea bertsozalez mukuru izan zen. Afaritarako sarrera guztiak agortuta, 70 lagunetik gora bildu ziren ostiral iluntzeko saioan. Kattalin Arabolaza irabazlearekin batera aritu ziren kantuan Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Joanes Azpillaga, Suhar Gesalaga eta Jare Antzizar.

Hurrengo saioa Andoainen izango da, martxoaren 8an, Kotoi Elkartean. Xuban Urdailleta, Nikola Iraola, June Aiestaran, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes eta Eñaut Olarra ariko dira bertsotan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Kattin Arabolaza