"Larralde Saria" bertso-paper lehiaketa

Larralde Saria –

Larralde Saria2017ko otsailean Senpereko bertsolariei egindako omenaldia zela eta, Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek  bertsopaper lehiaketa bat antolatzeari ekin zioten. Nahi duenak bere bertso idatziak igortzen ahal ditu 2017ko azaroaren 1.a baino lehen. Sari banaketa 2017ko abenduaren 3an eginen da, Euskararen eta Nafarroaren egunean, justuki.

Lehiaketak bi maila bereizten ditu : gazteen maila (17 urtera artekoak) eta helduen maila (18 urtetik gorakoak)

Bertsopaperak helbide honetara bidali behar dira

  • Lapurdi 1609 elkartea – Larraldea bertsopaper lehiaketa – Larralde, Amotze auzoa – 64310 Senpere
  • Emailez :  
  • Edozein zalantza izanez gero deitu (0033) 05 59 54 15 04 zenbakira.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 3an iraganen da Larraldean, goizeko 10:00etan.

Larralde Saria

Larralde Saria

Larralde Saria