Legazpiko bertsolaritzaren historia, Felix Ibargutxiren eskutik

Legazpiko bertsolaritzaren historia –

‘Legazpiko bertsolaritza pausoz pauso’ izenburua darama liburuak, eta eskuragarri dago jada herriko liburu dendetan.

 

Legazpiko bertsolaritzaren historia

 

Legazpiko bertsozaleek kultur etxea bete zuten Felix Ibargutxik bere azken lanaz esateko zeukana entzuteko. Herriko bertsolaritzaren historia bildu du 44 orrialdeko monografiko batean, eta Legazpiko Bertso-olariak elkartearen laguntza izan du eginkizun horretan.

Iraganeko bertsolaritzaz mintzatzeko  Iñaki Azarola, Bittor Agirre eta Agustin Beloki bertsolari beteranoak hurbildu ziren mahaira, eta ondoren, Jokin Matxinandiarenarekin, Asier Iriondorekin, Ane Belokirekin eta Jone Narbaizarekin, garai berriagoak izan zituzten hizpide.

 

Irudiak: Gotzon Aranburu eta Joseba Barandiaran
Bideoa: Gotzon Aranburu

GOIERRIKO HITZA

 

 

Legazpiko bertsolaritzaren historia