"Loreak belaunetan" dokumentalaren aurrestreinaldia egingo da aste honetan

Loreak belaunetan –

LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartea da, eta barne hartzen ditu zuzenez edo zeharrez euskara tresnatzat daukaten musikariak, kontalariak, bertsolariak, antzezleak, marrazkilariak, kazetariak, itzultzaileak, idazleak eta, oro har, euskararen edozein lanbidetako profesional autonomoak. Haien eskutik egingo du jauzi plazara “Loreak belaunetan. Kultturaren zazpi ahots gazte” dokumentalak.

Bi emanaldi antolatu dituzte aste honetarako:

  • Astelehenean, ekainak 20, Donostiako Teila Fabrikan, 18:30ean.
  • Asteazkenean, ekainak 22, Bilboko BIRA kulturgunean, 19:30ean.

 

Loreak belaunetan

 

Sinopsia
Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere.

 

Protagonistak:

  • Oihana Arana poeta eta bertsolaria
  • Amets Aranguren musikaria
  • Kattalin Barcena artista plastiko eta musikaria
  • Dom Campistron irudigilea
  • Ekain Ibarguren aktore, pailazo eta malabarista
  • Iker Maguregi zinemagile eta musikaria
  • Maddi Ane Txoperena kazetari, idazle eta bertsolaria.

Ideia eta elkarrizketak: Amagoia Gurrutxaga.
Ekoizpena: LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartea.
Irudia eta soinua: KULTURAZ Azpeitiko Kultur Kooperatiba.
Iraupena: 38:30 minutu.

Loreak belaunetan