"Lur bustian bertsolariak", Jaltzo artistaren eskutik

“Lur bustian bertsolariak”, Jaltzo artistaren eskutik –

Iñaki Jauregialtzo Jaltzo artistak buztina eta bertsolaritza uztartu ditu Lur bustian bertsolariak erakusketan. Martxoaren 25 bitarte bisitatu ahalko da Aguraingo Zabalarte aretoan.

 

"Lur bustian bertsolariak", Jaltzo artistaren eskutik
Argazkiak: Iñaki Jauregialtzo ‘Jaltzo’

 

Iñaki Jauregialtzo Jaltzo eskultore oñatiarrak bertsolarien irudiak eta bertsoak jaso ditu zeramikazko 30 piezatan. Duela urte batzuk euskal historiaren zein kulturaren parte izan diren pertsonai ugarirekin antzeko ariketa egin zuen, Otsailaren 26tan zabaldu zen erakusketa.

Jaltzoren proiektu berriaren helburuetako bat bertsogintza gizarteratzea dela irakurri ahal izan dugu Alean: “Bertsolariak bertatik bertara ezagutu, partekatu, zabaldu eta, bide batez, euskara esparru ludikoarekin lotzea”, azaldu du artistak berak. Martxoaren 25era arte izango da Aguraingo erakusketa zentroan; egun horretan izango da Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketaren finala, Laudion.

“Lur bustian bertsolariak”, Jaltzo artistaren eskutik