Maddalen Arzallus gailendu da Ligin, eta Xilabako bigarren fasea zehaztu
Maddalen Arzallus gailendu da Ligin –
Iragan larunbatean Zuberoako Ligi herrira iritsi zen Xilaba txapelketa. Herriko gela bertsozalez mukuru zela igo ziren oholtzara abestea egokitu zitzaien sei bertsolariak. Honako lanak egin behar izan zituzten:
- Agurrak
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko ttipian
- Binaka, gaia emanik, launa kopla lauko handian
- Banaka, gaia emanik, bi bertso nahi den doinu eta neurrian
- Ganbarako binakako lana:
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso hamarreko ttipian
- Agurrak

Lan guztiak egin ondoren Maddalen Arzallusek zakuratu zuen puntu gehien. Honatx puntuazioa:
- Maddalen Arzallus Antia———————–357
- Irantzu Idoate Funosas————————–329
- Irati Alcantarilla Urdanpilleta—————–324,5
- Bittor Thicoïpe Leizagoien———————298,5
- Pettan Prebende Thikoipe———————292,5
- Beñat Larrory Tanto——————————-291
Oihana Larrandaburu Goñi izan zen gai-jartzailea, eta epaimahaia honako lagunek osatu zuten: Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra. Mae Laskarai Lagan izan zen idazkaria.
Saio honek txapelketa lehen fasea itxi du, eta beraz, lortutako puntuaketaren arabera, bigarrengoan nortzuk abestuko duten zehaztu. Honakoak dira aurreikusita dauden hurrengo saioak eta bertan abestuko duten bertsolariak:
ABENDUAK 6, AIHERRAko Denen Etxean
- Irati Alcantarilla Urdanpilleta
- Karlos Aizpurua Etxarte
- Josu Txoperena Iribarren
- Maddalen Arzallus Antia
- Maddi Ane Txoperena Iribarren
- Patxi Iriart Hiribarren
ABENDUAK 13, MUSKILDIko Posonpesenean
- Bittor Thicoïpe Leizagoien
- Elixabet Etxandi Goihenetxe
- Haira Aizpurua Ibargarai
- Miren Artetxe Sarasola
- Mizel Mateo Sallaberry
- Oier Urreizti Lafitte
ABENDUAK 21, HIRIBURUko La Perle gelan
- Aitor Servier Etxexuri
- Irantzu Idoate Funosas
- Joanes Etxebarria Martinez
- Johane Sarraillet Arrizabalaga
- Nahia Sasco Etxeberri
- Ramuntxo Christy Biscay
Sarrera, beti bezala, bertsosarrerak.eus helbidean eskuragai.

