Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa

Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa –

Lehen Hezkuntza ikasleen topaketak maiatzean zehar izango dira, eta ekainaren 1ean ospatuko da finala. 12-18 urte artekoek maiatzaren hasieran jokatuko dituzte 3 kanporaketa eta finala maiatzaren 18an izango da Aramaion. Bertsoa Bizi Gazte egonaldia, bertsozale gazteen topaketa, ekainaren erdialdean izango da, Euskal Herriko eskolarteko finalarekin bat eginez.
 
Horrela egin da azken urteetan, eta aurten ere bi adin tarte ezberdinetan banatuko da Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoa.

Lehen Hezkuntzako ikasleek 3-6 lagun arteko talde txikitan idatzizko bertso sortak egingo dituzte. Maiatzaren 10era arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera. Hauexek dira gaiak gaiak:

1. Tik-tok-errak zarete,nolako edukia sareratzen duzue? Nolakoak dira zuen bideoak?
2. Ikerlariak zarete, denbora luzean lan egin ondoren zerbait garrantzitsua aurkitu duzue, jende aurrean aurkezteko ordua da.
3. Lagunekin abandonatutako herri batera bizitzera joatea erabaki duzue, nolakoa izango da zuen herri berria? Zer eraikiko duzue? Nola biziko zarete?
 
 

“Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute eta  saio guztiean bat-bateko erakustaldia izango da”. adierazi dute elkartetik. Bat-batean banaka edo binaka egingo dute hala nahi duten ikasleek. Aldez aurretik izena eman beharko da, lotura honetan:  IZENA EMAN BAT-BATEAN ARITZEKO

Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa

Hauek dira eskualdez eskualde antolatu diren zitak:

🟢GORBEIALDEA. Maiatzaren 17an, ostirala, LEGUTIOKO Kultur Etxean 18:00etan
🟠LAUTADA. Maiatzaren 17an, ostirala, ARAIAKO kultur etxean, 18:00eta
🟣GASTEIZ. Maiatzaren 25an, GASTEIZKO ZABALGANA Gizarte etxean, 11:00etan
🔴ARABAR ERRIOXA. Maiatzaren 19an, igandea, OIONGO  PLAZAN , 12:00etan
🔵AIARALDEA. Maiatzaren 24an, ostirala, LAUDIOKO KASINOAN, 18:00etan
🟤MENDIALDEA. Maiatzaren 23an, osteguna,  KANPEZUKO Kultur Etxean, 18.00etan
 
☑️Maiatzean hasiko da Arabako EskolartekoaEkainaren 1ea FINALA ZIGOITIAN, 11:00etan hasita. 

 

Eskualde bakoitzetik aukeratutakoak eta bat-batekoan izena emandako haurrek Araba mailako amaiera festan kantatzeko aukera izango dute, eta sari kolektiboa ere ez da nolanahikoa izango: Hontza Extrem abentura parkean irailean egun pasa bat.

 

TOPAKETA-FINALA: Ekainaren 1ean 11etan Zigoitiko frontoian

12-18 urte arteko gazteek berriz 4 zita izango dituzte maiatzean zehar. 3 kanporaketa eta finala.

 

☑️Maiatzean hasiko da Arabako EskolartekoaMaiatzaren 9an, osteguna
19:30ean ARAMAIOKO SASTIÑAN

☑️Maiatzean hasiko da Arabako EskolartekoaMaiatzaren 10ean, ostirala
19:30ean ALDABE GIZARTE ETXEAN

☑️Maiatzean hasiko da Arabako EskolartekoaMaiatzaren 16ean, osteguna
12:00etan KANPEZUKO  KULTUR ETXEAN

 

☑️Maiatzean hasiko da Arabako EskolartekoaFINALA: Maiatzaren 18an, larunbata, ARAMAIOKO KULTUR ETXEAN

17:30ean hasita
12-14 urteko gazteen taldekakoa eta 14-18 urteko gazteen FINALA izango dira

 

Udaberria amaitzeko Bertsoa Bizi Gazte Topaketa burutuko da: Arabako bertsozaleen topaketa bat izango da Barañain eta Atarrabian, Ekainaren 14, 15 eta 16ean, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finala dela aprobetxatuz.

 

Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa

Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa