Maider Arregik irabazi du Aramaioko Kopla Txapelketa

Maider Arregik irabazi du Aramaioko Kopla Txapelketa –

Maider Arregik irabazi du Aramaioko Kopla TxapelketaHamabi bertsolarik kantatu zuten pasa den larunbatean, Aramaioko kaleetan hasi eta Iturrieta sagardotegian amaituta. Aramaion ospatu den lehen kopla txapelketa izan da, eta herriko Bertso Eskola pozik dago ekimenak eman duenarekin. 

Bertsozale Elkarteak adieraztera eman duenez,arratsaldean elkartu ziren bertsolariak Aramaion, eta bi kanporaketatan banatuta, ofizio bana kantatu zuten saioak entzuter hurbildu ziren dozenaka herritarren artean. Amaia Arregi eta Maialen Ballina trikitilariek lagunduta aritu ziren kantuan bertsolariak. Bertsolariak: bost aramaioar (Andere Arriolabengoa, Peru Abarrategi, Aitor Ugarte, Paula Amilburu eta Martin Abarrategi), Aramaiorekin muga egiten duten herrietako sei (Jokin Labayen, Ane Zuazubiskar, Martin Berrizbeitia, Haizea Arana, Aitor Esteban eta Txaber Altube) eta gonbidatu moduan, oñatiar bat (Maider Arregi). 

Kalean egindako saioetatik zortzi bertsolari hautatu zituzten Mikel Ruiz de Azua eta Iker Elexpuru epaileek, Iturrieta sagardotegian bildutako 60 lagunen aurrean aritzeko. Bertatik Jokin Labayen eta Maider Arregi pasa ziren buruz-burukora, eta azkenean, gonbidatu txantxikua gailendu zen. 

Maider Arregik irabazi du Aramaioko Kopla Txapelketa