Martxan da Iruñeko VII. Bertsopaper Lehiaketa

Martxan da Iruñeko VII Bertsopaper Lehiaketa –

Martxan da Iruñeko VII Bertsopaper Lehiaketa

Zazpigarren urtez jarraian antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Betiko legez, hiru kategoria izango dira parte hartzeko, hiruna sarirekin. Azaroaren 29ra bitarte izango da lanak entregatzeko epea.
 
Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu dezakete, hiru kategoriatan:
  • Txikiena, 2013an edo ondoren jaiotakoentzat. 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak oparituko dira.
  • Gazteena, 2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne). 150 eta 350 euro arteko diru-sariak.
  • Helduena, 2008an edo lehenago jaio direnentzat. Kategoria bakoitzak sari ezberdinak izango ditu. 500 eta 1.500 euro arteko sariak. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak, gainera, helduen kategorian lehen saria eskuratzen duen obran oinarrituta ikuskizun edo emanaldi bat ekoizteko eskubidea gordeko dute, interesekoa suertatzen bada.

Epaimahaia bertsolaritzarena arloko hiru adituk osatuko dute, Nafarroako Bertsozale Elkarteak hala proposatuta.

Iruñeko Udalaren Kultur Sailaren webgunearen bitartez aurkeztuko dira lanak, azaroaren 29ra bitarte.

Martxan da Iruñeko VII Bertsopaper Lehiaketa