Nafarroako Bertso Negulekuak, Legasan eta Arantzan
Nafarroako Bertso Negulekuak Legasan eta Arantzan –

Azken urteetako usadioa bilakatzen ari da Nafarroan negulekuak antolatzea, eta urtero esperientzia errepikatzen bada, ondo funtzionatzen duen seinale izango da. Bi txanda izango dira abenduaren 29 eta 30a bitarte: LH6 eta DBHko ikasleak Legasan egongo dira, Kattalin aterpetxean; LH3-6koak Arantzako Aterpen. Izena emateko epea azaroaren 20tik abenduaren 5era egonen da zabalik, eta ondoko galdetegia bete beharko da horretarako (prezioa 40€).
Nafarroako Bertsozale Elkartetik adierazi dutenez egitasmoak hainbat helburu ditu: “herrialdeko Bertso Eskoletan dabiltzan gazteen arteko harremanak bultzatu eta elkar ezagutzan sakontzea da xede nagusia. Horrekin batera, bertsolaritza eskolako logikatik atera eta aisialdiko eremura eramatea ere da Negulekuen helburuetako bat”. Begiraleak Bertso Eskoletako irakasleak izango dira, eta aipatutako xedeei begirako egitaraua antolatu dute.
EGITARAUA:
LH 6-DBHko ikasleen txanda (Legasa)
Abenduak 29
- 11:00etan, Legasara iritsi eta ongi etorria
- 11:00etatik-12:00etara, harrera eta logelen banaketa
- 12:00etan,Legarreara txangoa
- 14:00 Bazkaria
- 16:00etan jolas librea
- 18:30etan Bertso saioaren prestaketa
- 20:00etan, bertsolariekin solasaldia
- 20:30ean, Bertso afaria: Xabat Illarregi eta Amaia Elizagoien
- 23:00etan, Gaubela
Abenduak 30
- 9:00etan, gosaria
- 10:00etan talde jolasak eta bertso balorazioa.
- 11:45ean itzulera
Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5 eta 6. mailetako ikasleen txanda (Arantza)
Abenduak 29
- 11:00etan, ongi etorria
- 11:30ean, Herria ezagutu jolasa
- 13:00etan, bazkaria (norberak eramana)
- 16:30ean, Talde jolasak
- 18:30etan Amaia Elizagoienekin ipuin kontaketa
- 20:30ean, afaria
- 22:00etan, Gaubela
Abenduak 30
- 8:30ean, gosaria
- 10:00etan Bertso balorazioa
- 11:30ean itzulera

