Nafarroako Gobernuak "Kultur Intereseko Ondasun" izendatuko du bertsolaritza

Nafarroako Gobernuak “Kultur Intereseko Ondasun” izendatuko du bertsolaritza –

Ondare materiagabe moduan, babes maila altuena jasoko du bertsolaritzak Nafarroa Garaian. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egin zuen izendapenerako eskaera, eta hura gorpuzteko prozedura abiatu ditu Nafarroako Gobernuak.
 

Nafarroako Gobernuak "Kultur Intereseko Ondasun" izendatuko du bertsolaritzaEgun Lantzeko inauteriek, Ituren eta Zubietako inauteriek, Hiru Behien Zergak, Luzaideko Bolantek eta Cortesko makil dantzak osatzen duten zerrendara gehituko da bertsolaritza, tramiteek aurrera eginez gero. 

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urte hasieran egin zuen eskaera, bertsolaritzak herrialdean izan duen eta daukan presentziari buruzko informazio sakona aurkeztuz. Lan horretan, bertsolaritzaren alderdi historiko eta etnografikoez giandi, errotze maila eta komunitateen parte-hartzea, bilakaera eta transmisio moduak ere azaldu ziren.

Txostena, gainera, Nafarroako Kultura Ondare Inmaterialaren Artxiboko zuzendari teknikoa eta etnolinguista den Alfredo Asiain Ansorenaren txosten batekin osatu da.

Nafarroako Gobernuak izendapenaren berri emateko kaleratutako oharraren dioenez, “Nafarroan ongien gorde den eta azpimagarriena den errepentismoa” da bertsolaritza. Orain, izendapenaren bitartez, berau babesteko neurriak jarriko ditu martxan administrazioak, bertsolaritzaren “fosilizazioa, autonomia galera eta lehiaketa eta ikuskizun testuinguruen gehiegizko nagusitasuna” saihesteko. 

Jendaurreko argibideak eta Nafarroako Kultura Kontseiluak prestaturiko txostenaren tramiteak behin bukatuta gauzatuko da neurria, aurtengo udazkenean bertan. 

Nafarroako Gobernuak “Kultur Intereseko Ondasun” izendatuko du bertsolaritza