Nafarroako txapela Xabat Ilarregiren buruan da
Nafarroako txapela Xabat Ilarregiren buruan da –
2.500 lagun elkartu ziren herrialdeko bertsolari txapelketaz estreinekoz Nafarroa Arenan bertatik bertara gozatzeko. Arratsaldeko 5etan igo ziren oholtzara finalistak: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez eta Sarai Robles Vitas. Honako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Buruz-burukoa (9 bertso puntuagarri)
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean
Ganbarako lana
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Finala, osorik zein atalka, Bertsoa.eus-en ikusi daiteke.
Illarregi anaiak pasa ziren finalera. Beraz, finala Nafarroa Arenara mugitu arren, anaitasuna atera zen garaile. Egin beharreko lanak eginda, Xabat Illarregik eskuratu zuen puntu gehien (6.5 gehiago, zehazki), eta bera da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazlea. Honatx puntuazioa:
1. Xabat Illarregi Marzol_____________1205
2. Joanes Illarregi Marzol_______________1198.5
3. Saioa Alkaiza Guallar________________732
4. Julio Soto Ezkurdia__________________724.5
5. Eneko Lazkoz Martinez______________709
6. Sarai Robles Vitas___________________695.5
7. Ekhiñe Zapiain Arlegi________________666
8. Eki Mateorena Zozaia________________637

Aurkezle lanetan Ainhoa Larretxea aritu zen, eta Ander Aranburu gai-jartzaile. Epaimahaia honako lagunek osatu zuten: Amaia Telletxea Larretxea, Cesar Etxeberria Saez, Jon Diaz de Mendibil, Joseba Beltza Bengoetxea, Mikel Beaumont Arizaleta, Nerea Bruño Artazkoz eta Patxi Barberena Urroz. Ainhoa Goñi Castañares eta Nerea Goni Begiristain izan ziren idazkariak.
Hitzetik Hortzerak finalaren bueltako saio berezia eskaini zuen.
EITBk zuzeneko jarraipena egin zuen.

