Naroa Iturriozek finalerako txartela eskuratu du Bizkaiko Eskolarteko azken kanporaketan

Naroa Iturriozek finalerako txartela –

Naroa Iturriozek finalerako txartela

Iragan astean jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa, Durangon. Honako zazpi bertsolariak oholtzaratu ziren:
  • Aner Goikoetxea
  • Haizea Rotaetxea
  • Jon Abasolo
  • Maddi Aurtenetxe
  • Malen Ibarzabal
  • Maren Armendia
  • Naroa Iturrioz

Ander Aldazabal izan zen gai-jartzailea, eta epaimahaia Garazi Mendoza, Beñat Romero eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Ander Elortegi izan zen idazkaria.

Bizkaiko Eskolartekoak lau kanporaketa izan ditu, eta zortzi lagun sailkatu dira finalera: saio bakoitzeko irabazlea zuzenean, eta gainontzeko laurak puntuazioz. Honako zortzikotea ariko da kantuan Iurretako frontoian maiatzaren 31n:

  • Aiala Irurtia (Arantzazu)
  • Ekhi Zuluaga (Igorre)
  • Enara Gallastegi (Dima)
  • Iradi Barrenetxea (Artea)
  • Jon Abasolo (Munitibar)
  • Kelmene Abaitua (Berriz)
  • Maddi Aurtenetxea (Zornotza)
  • Naroa Iturrioz (Zornotza)

Maiatzaren 31ko goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da, eta 11:30ean bat-batekoa.

Naroa Iturriozek finalerako txartela