Neguko bertso barnetegia Bizkaian

Neguko bertso barnetegia Bizkaian –

70 gazte batu dira asteburuan Baratzen (Muxika) egindako bertso barnetegian.
 
Neguko bertso barnetegia Bizkaian
 

Urtero legez neguko bertso barnetegia antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko herrialdeko bertsolari gazteekin. “Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira”, adierazi dute antolatzaileek. Mendi irteera, dantza, rapari buruzko ikastaroa, bertso afaria…hainbat ekimen egin dituzte iragan asteburuan zehar.

BertsozaleElkarteak argazkiak jarri ditu ikusgai bere webgunean. 

Neguko bertso barnetegia Bizkaian