“Neguko plana” antolatu du Bertsozale Elkarteak –

“Izen-emate epea zabalik dago eta webgune honen bitartez egin beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan”, jakinarazi dute antolatzaileek. Azaroaren 12a baino lehen eman behar da izena.
BARNETEGIAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA
“Egun berezi honetan bertso munduan sakontzeko aukera izango dugu, bertso eskoletan egiten dugun ohiko jardunetik haragoko pausu bat ematekoa. Egun ederra antolatu dugu denok batera egoteko: bertso eskola, ikastaroa, bertso-paseoa, txapelketaren azken finalaurrekoa eta aisialdiaz gozatzeko aukera ederra izango da”, adierazi du Elkarteak.