Nerea Ibarbazalek irabazi du Gotaine-Irabarneko saioa, eta Haritz Mujikak Gasteizkoa

Nerea Ibarbazalek irabazi du Gotaine-Irabarneko saioa, eta Haritz Mujikak Gasteizkoa –

Gotaine-Irabarneko herriko gelan jokatu zen larunbatean lehen faseko saio hau, bertsozalez lepo (650 lagun). Aritz Bidegain Aire aritu zen gai jartzaile lanetan, eta honakoa da oholtzara igo ziren bertsolariek eskuratutako puntuaketa:

 

Nerea Ibarbazalek irabazi du Gotaine-Irabarneko saioa, eta Haritz Mujikak Gasteizkoa

  • Nerea Ibarzabal 738 puntu
  • Oihana Iguaran (737,5)
  • Ane Labaka (694,5)
  • Julio Soto (691)
  • Eneko Lazkoz (649,5)
  • Patxi Iriart (604,5).

Ibarzabalek, beraz, Irungo finalaurrekoan izango da azaroaren 5ean, Sustrai Colina eta sailkatzeke dauden beste lagunekin batera.

 

Gotaineko bertsoak Bertsoa.eus-en

 

 
Atzoko saioan ere Zuberoan adina lagun bildu ziren Gasteizko Europa Jauregian. Oier Azkarraga Grajalesek gidatu zuen saioan honakoak dira oholtza igo ziren lagunak eta lortu zuten puntuaketa:
 
Nerea Ibarbazalek irabazi du Gotaine-Irabarneko saioa, eta Haritz Mujikak Gasteizkoa
  • Haritz Mujika 695,5 puntu
  • Miren Artetxe 670
  • Iban Urdangarin 660,5
  • Xabat Galletebeitia 655,5
  • Amaia Iturriotz 648
  • Manex Agirre 573,5

Donibane Garazin abestuko du Mujikak urriaren 29an. Beste bost bertsolariak lehen faseko puntuazio guztiak argitu arte itxaron beharko dute parte hartuko duten edo ez jakiteko.

 

Bai Zuberoan eta bai Araban lehen faseko ardura hartu duen epaimahaia izan zen bere lana egiten: Egoitz Iradier Martinez de AlbenizEneko Bidegain AireJurgi Fuentes GoikoetxeaKarlos Ibarguren OlaldeLeire Beloki LizarraldeMiriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki. Idazkari lanetan Joxe Mari Altuna Berridi eta Itziar Basterretxea Olarreaga aritu dira.

 

Hurrengo asteburuan beste bi saio izango dira, Donostian eta Lizarran, 17:00etatik aurrera. Saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai; egunean bertan, 15:00etan zabalduko da txarteldegia.

Nerea Ibarbazalek irabazi du Gotaine-Irabarneko saioa, eta Haritz Mujikak Gasteizkoa