Oihana Iguaranek irabazi du VI. Señora Sariketa
Oihana Iguaranek irabazi du VI Señora Sariketa –

Plentziako Danontzat Gaztetxean ospatu zen Señora Sariketako finala ekainaren 8an. Egun osoko egitarau antolatu zen ekimenaren bueltan, eta bertso-saioa 18:00etan hasi zen.
Aurretik lehen aldiz antolatu duten bertsopaper lehiaketako sari banaketa egin zuten:
- Piliren bilobak Iruñeko taldeak jaso du Señora Makarra saria.
- Zaballako bertso eskolarentzat izan da Señora Hunkigarria saria.
- Zarauzko hasiberrien bertso eskola feministak jaso du Señora Dibertigarria saria
Kattalin Lizarragarekin buruz burukoan kantatuta, Oihan Iguaranek jantzi du VI. Señora Sariketako pamela. Maider Altunak, Kattin Madariagak, Lide Arregik eta Ana Picallok osatu dute finaleko seikotea. Iratxe Legarrak jarri dizkie gaiak. Lide Arregik jaso du epaileen Tokado saria, bihotza gehien ukitu dienarena.
Amaia Elizagoien eta Malen Alzuart iazko V. Señora Sariketako pameladunek jantzi diote aurtengo pamela Oihana Iguarani. Joane Aldalurrek, Kristina Mardarasek eta Rosi Lazkanok, iazko Tokado saridunek (Irati Tolosarekin batera) jantzi diote tokadoa Lide Arregiri.

