Ospatu da Arrasateko Uribarri auzoko bertso jaialdia
Ospatu da Arrasateko Uribarri auzoko bertso jaialdia –
Garai honetan ospatzen dira urtero Arrasate hiri industrialean dagoen Uribarri nekazal auzoko jaiak. Xabi Igoa aramaioarra aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta bere esanetara kantuan Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Maider Arregi. Mondraberri atariak argazkiak eta bideoak jaso ditu.