Ospatu da Gabiriako jaietako bertso saioa

Ospatu da Gabiriako jaietako bertso saioa –

Iker Zubeldia, Sebastian Lizaso, Ane Zuazubiskar, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta herriko Endika Igartzabal aritu dira kantuan, Aratz Igartzabal gai-jartzaile zutela.

Gabiriako herriko plaza bertsozalez bete da, eta primerako saioaz gozatu ahal izan dute bertaratutakoek. Goierriko Hitzako Maider Insaustik argazkiak egin ditu, eta Gotzon Aranburu kazetariak saioko zati bat igo du bere twitter kontura: Iker Zubeldia animalia denda batera sartu da maskota bat erosteko asmoz, eta oholtzan dauden beste bostekin aurkitu da. 

 

Gabiriako Jaiak: Bertso-saioa (Abuztuak 14)

 

Ospatu da Gabiriako jaietako bertso saioa