Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa –

Zestoan abiatuko da lehiaketa ostiralean. Saio guztietarako hautatutako formatoa bertso afaria izango da

Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa
Arg: Mailo Oiarzabal

Ostiralean jarriko da martxan Gipuzkoako Eskolarteko XXXVIII. Txapelketa, eta Zestoan izango du lehen hitzordua, Lau Iturri elkartean.Finala apirilaren 2an Lasturren jokatuko da. Egun hori iritsi aitzin bost kanporaketa jokatuko dira. 14 eta 18 urte bitarteko 27 gaztek parte hartuko dute aurtengo Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan.

Iker Ormazabal Ojeda, Malen Elizasu Manterola, Oihana Labiano Sorazu, Bittor Zubiagirre Anduaga, Maider Garmendia Jauregi eta Imanol Albizu Gurrutxaga jardungo dira bertsotan Zestoako saioan.

Otsailaren 23an, Oñatiko Larrain-Gain elkartean, Oier Ibarzabal Otaegik, Jon Azpiroz Anzak, Aitor Tatiegi Loidik, Haizea Arana Cardenalek, Joane Aldalur Irazustak eta Iker Letamendia Barandiaranek abestuko dute.

Orion, martxoaren 2an, Igauri Lopetegi Amostegi, Aimar Sorazu Roteta, Itziar Mendia Urrutia, Uxue Alkorta Iturbe eta Josu Ibarguren Elosegiren txanda izango da.

Martxoaren 9an, Ereñotzuko Ur-Mia elkartean, Ekain Tolaretxipi Erraztiren, Kepa Galparsoro Munduateren, Oihana Arana Cardenalen, Aner Peritz Manterola Euzkitzeren eta Julene Iturbe Epelde arituko dira kantuan.

Araitz Sagarna Larrañaga, Xabier Agirre Bikuña, Eider Iturralde Agirre, Hodei Munduate Etxeberria eta Maddi Aiestaran Iparragirre tokatu zaie bertostan arituzea martxoaren 16an, Anoetako Kuku elkartean; hau izango da azken kanporaketa.

Kanporaketa saio guztietarako sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke; saioa den asteko ostegun eguerdira arte egongo dira eskuragarri.

Idatziz ere bai

Idatzizko lehiaketa ere ospatuko da Gipuzkoako Eskolartekoan, eta zortzi saio egingo dituzte guztira. gaia eman eta bertsoak sortuko dituzte gazteek, eta jarraian bertso saio bat egingo da, formatu didaktikoan.

Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa