Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Bilbo Arenan jokatuko da finala abenduaren 16an. Saio guztietako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian.

Mungian hasiko da 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren urriaren 1ean. 36 bertsolarik ariko dira kantuan jokatuko diren 10 saioetan. Sei kanporaketa izanfo dira, hiru finalaurreko, eta abenduaren 16an finala. Bilboko Bilbo arenan.

Aurtengo txapelketa berezia izango da, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 40 urte beteko baititu.

 

KANPORAKETAK

Urriak 1, Mungia.

– Araitz Katarain Mugarza (Mallabia)
– Izaro Bilbao Arostegi (Mungia)
– Koldo Muñiz Aldamizetxebarria (Ibarrangelu)
– Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia)
– Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa)
– Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)

Urriak 8, Gernika-Lumo.

– Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
– Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño)
– Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
– Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga)
– Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo)
– Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia)

Urriak 15, Arrigorriaga.

– Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)
– Iker Uriarte Urrutia (Bermeo)
– Inazio Vidal Gurrutxaga (Erandio)
– Iruri Altzerreka Martinez (Garai)
– Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)
– Lurdes Ondaro Mallea (Munitibar)

Urriak 22, Erandio.

– Ander Sarriugarte Garcia (Durango)
– Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto)
– Igor Galarza Intxausti (Abadiño)
– Imanol Uria Albizuri (Algorta)
– Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)
– Unai Mendiburu Valor (Algorta)

Urriak 29, Igorre.

– Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio)
– Asier Galarza Garai (Muxika)
– Eneko Aldana Carrasco (Forua)
– Janire Arrizabalaga Munduate (Gernika-Lumo)
– Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia)
– Oihana Bartra Arenas (Bilbo)

Azaroak 1, Lekeitio.

– Aitor Arrutia Azkueta (Orozko)
– Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo)
– Eneko Abasolo Txabarri Abarkas (Iurreta)
– Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo)
– Maite Sarasola Isazelaia (Deustu)
– Peru Irastortza Santxo (Algorta)

FINALAURREKOAK

Azaroak 11, Berriz.

– Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo)
– Gorka Pagonabarraga Agorria (Abadiño)
– Xabat Galletebeitia Abaroa (Lekeitio)
– Arrigorriagako irabazlea
– Lekeitioko irabazlea
– Puntuazioz hirugarrena

Azaroak 18, Santurtzi.

 

– Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño)
– Jone Uria Albizuri (Algorta)
– Mungiako irabazlea
– Erandioko irabazlea
– Puntuazioz lehenengoa
– Puntuazioz laugarrena

Azaroak 25, Lemoa.

– Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein)
– Onintza Enbeita Maguregi (Muxika)
– Gernika-Lumoko irabazlea
– Igorreko irabazlea
– Puntuazioz bigarrena
– Puntuazioz bosgarrena

FINALA

Abenduak 16, Bilbo.

– Berrizko irabazlea
– Santurtziko irabazlea
– Lemoako irabazlea
– Puntuazioz, lehenengo bostak