Urritik abendora helduei zuzendu bertso formakuntza

Urritik abendora helduei zuzendu bertso formakuntza-

Soraluzen, bertso ikastaroak proposatzen zaizkie helduei, bertsoaren mundura hurbiltzeko eta ezagutzak sakontzeko. Urriaren 13an hasiko da eta izen emateak dagoeneko zabalik daude.

Urritik abendora helduei zuzendu bertso formakuntza

 

Bertsoekin ondo pasatzea eta zerbait ikastea helburu duen orori irekiak dira ikastaro hauek.  Urriaren 13an hasita, Abendoaren 18a arte, helduentzako bertso ikastaroak proposatuko dira Soraluzen, helburu hauek betetzeko asmoz.. Eneko Beretxinagak gidatuko ditu klaseak. 8 saio eskainiko dituzte, astearteetan, 19:00etatik 20:15era. Saioak herriko gaztetxean iraganen dira..

Zortzi saio hauetan zehar, gai asko landuko dira, denak bertsoari lotuak, ahal bezain modu didaktikoenean. Eman dezagun, bertsoaren teknika, bertsolaritzaren historia, bertso idatziak… bezelako gaiak jorratuak izanen dira bertan. Klase batean, “plazako gonbidatu berezi bat” ere joango omen zaie bisitan. Ikastaro hau herriko bertsozale taldeak dinamizatu eta antolatzen du, udalak lagundurik. Jada bada izena emateko aukera eta 20 euro ordaindu behar da matrikula.16 urte eduki behar dira gutxienez formakuntza honetan parte hartzeko. Informazioa  eskuratzeko edo izena emateko, hona kontaktatu:soraluzekobe@gmail.com emailera idatzita edo 943753043 telefonora deituta.

Urritik abendora helduei zuzendu bertso formakuntza-