Urtarrilaren 22an ospatuko da Iruran Tolosaldeko Bertso Eskolen Eguna

Tolosaldeko Bertso Eskolen Eguna –

Iaz egunak Zizurkilen izan zuen harrera beroa ikusi eta gero aurten ere Tolosaldeko Bertso Eskolen eguna antolatzea erabaki du Harituz bertsozale taldeak.

Tolosaldeko Bertso Eskolen Eguna
Iaz Zizurkilen ospatu zen Bertso Eskolen eguneko irudia. Arg: Ataria

 

Urtarrilaren 22an ospatuko da ekimena, larunbatez, Iruran. “Bertso-eskoletako ikasleen arteko harreman sarea eraiki eta egun-pasa bikain bat egitea da ospakizunaren helburua, betiere, euskara eta bertsolaritza ardatz hartuta”, adierazi dute antolatzaileek.

Tolosaldeko Bertso-Eskoletan ari diren gaztetxoez gain, bertsolaritzarekiko interesa daukaten haur eta gaztetxoei ere luzatu die gonbidapena Harituzek: “Hamar eta hamalau urte bitarteko Tolosaldeko bertsozale guztiak gonbidatu nahi ditugu lagun berriak egin, bertsoaz gozatu eta tarte atsegina pasatzera”.

Izena-eman nahi dutenek email bat bidali beharko dute harituz.bzt@gmail.com helbidera urtarrilaren 18a baino lehen.

Tolosaldeko Bertso Eskolen Eguna