Urtarrilaren 28an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Urtarrilaren 28an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa –

Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16an amaituko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.
 
Urtarrilaren 28an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa
 

Baranbioko Garrastatxu Txokoan aurkeztu du 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa herrialdeko Bertsozale Elkarteak. Arabako lehen txapelketa duela 40 urte jokatu zela oroitarazteko aprobetxatu dute aukera. Herrialdean bertsogintzak egin duen ibilbideaz ere mintzatu dira: 1982an Arabako Bertsolari Txapelketa, 1990ean Prudentzio Deuna sariketa, 2012an Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, 2021an Arabako Binakako bertsolari Txapelketa…

Egoitz Iradierrek, Elkarteko sustapen arduradunak, eman ditu txapelketaren nondik norakoak. Patxi Aizpuruak ere hitz egin du, duela 40 urte Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartutako kidea eta Elkarteko idazkaria den heinean. 

Txapelketako lehenengo final laurdena urtarrilaren 28an jokatuko da, Izarrako Kultur Etxean. Hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala izango ditu lehiaketak. Final laurdenak: Izarra, Oion eta Laudion. Finalerdiak: Aramaio eta Dulantzin eta finala, Gasteizko Printzipal Antzokian. 

Txapelketak egitura hau izango du: Arabako 18 bertsolarik parte hartuko dute, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 5 finalistek gehi 2023ko udazkeneko kanporaketetan puntuazioaren arabera lehenengo 13ak. 18  arituko dira final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Final laurdenak, finalerdiak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala.

Txapelketan Arabako 9 epaile aritu dira, 13 gai jartzailek taldean gaiak sortuko dituzte eta euretako 6 izango dira saioak eta finala aurkeztuko dutenak.

Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus , sare sozialetan…

Urtarrilaren 28an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa