VII. Bertsolamintza jardunaldien balorazio positiboa egin du Bertsozale Elkarteak

Bi astez bertsolaritzako hausnarketarako plaza izan du martxan Bertsozale Elkarteak: Bertsolamintza. Larunbatean azken saioa izan zen, Villabonan. Bertan, bi asteetan zehar eskaini diren hitzaldi guztiak izan zituzten, baita bazkaria eta bazkalosteko bertso saioa ere.

VII. Bertsolamintza jardunaldien balorazio positiboa –

VII. Bertsolamintza jardunaldien balorazio positiboa

Villabonako egoitzan jendez bete zen hizlariek esateko zutena entzuteko gogoz. Goizean goiz hasi eta eguerdira arte, aurtengo edizioko egitarau osoa errepasatu zuten hizlariek, gogoetarako eta galderetarako tartea ere utzita. !Askotariko gaiak eta jendea bildu zen bertan, eta iritzi trukerako aukera eskertu” du elkarteak.

Eli Pagolak, edizio honetan Bertsolamintzako batzordekide izan denak, eman zion ongi etorria iragan larunbateko jardunaldiari. Segidan Aner Peritz Manterola Euzkitzek aurkeztu zituen hizlariak. Ainhoa Urienek eta Maialen Akizuk eman zuten lehen hitzaldia, Diskurtso guztiak errespetagarriak dira?  izeburupean. Euren ostean, Jexux Mari Irazuren txanda izan zen, Libreko bertsogintza. Kokapena, aukerak eta mugak. hitzaldiarekin. 

Eguneko argazki galeria ikusgai jarri du Bertsozale Elkarteak, klikatu hemen

Gai bati buruz kantatzeko zilegitasunaz aritu zen Maider Arregi. Eta bere ostetik etorri ziren Aitor Bizkarra eta Oihana Iguaran, egoera sozio-politikoari kantatzen zaion edo ez hausnartzeko. Bi horien hitzaldia izan zen goizaren lehen parteko azkena. Iritzi trukerako pausaren ondoren, Ainhoa Agirrezaldegi aurkezle zutela, Julio Soto eta Imanol Artolak hartu zuten hitza, gai-jartzaile autoreaz berba egiteko. Ostetik heldu ziren Oihana Arana Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago?   hitzaldiarekin eta Onintza Enbeita Botere harremanak. Bertsolariaren itzalaren eta generoaren eragina bertsoaren balioespenean hitzaldiarekin

Mahai inguru batek itxi zuen goizeko egitaraua. Bertan Unai IturriagaSarai RoblesAitor Salegi eta Oihane Perea aritu ziren, bertso-eskolez: zehazki, bertso-eskoletan gaien eta ideologiaren lanketarik ba ote dagoen jorratu zuten. Beñat Gaztelumendik eman zion agurra aurtengo edizioari, berau ixteko hitzartzean. 

Behin hitzaldiak amaituta, bazkari legea egiteko tenorea iritsi zen, Villabonako Behar Zana elkartean. Sustrai Colina eta Miren Artxetxe aritu ziren ondoren bertsotan, Eli Pagola gai-jartzaile zutela. Kasualitatea, Korrika bertatik pasa zen orduan.

VII. Bertsolamintza jardunaldien balorazio positiboa