Xabat Illarregik eskuratu du lehen postua Gotaine-Irabarnen, eta Nerea Elustondok Agurainen

Xabat Illarregik eskuratu du lehen postua Gotaine-Irabarnen –

Xabat Illarregik eskuratu du lehen postua Gotaine-Irabarnen
Arg: Bertsozale

Iragan larunbatean jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako kanporaketa Gotaine-Irabarneko Herriko gelan, sarrera guztiak salduta. Ekhi Erremundegi Belokik gidatutako saioa bertatik bertara jarraitzen aritu ziren 630 bertsozale, eta bertsolariek lehen faseari dagozkion ariketak egin behar izan zituzten:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian
  • Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Lan puntuagarriak amaituta, Xabat Illarregi Marzol gailendu zen. Larraun-Lekunberrin urriaren 24ean jokatuko den finalaurrekoan abestuko du leitzarrak. Honatx puntuazioa:

Lehenengo fasetako beste saioetan bezala hurrengo epaile taldea aritu da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero.  Idazkari lanak Itxaro Juaristi Olaetxeak eta Aratz Irazustabarrena Garmendiak egin dituzte.

Ikusi Gotaine-Irabarneko saioa osorik Bertsoa.eus-en

Arg: Bertsozale

Igandean lehen faseko azken saioa ospatu zen Agurainen, Lezao kirolgunean, sarrera guztiak amaituta hemen ere. 700 bertsozale aritu ziren Irati Martinez Izagak gidatutako saioa entzuten. Lan puntuagarriak amaituta Nerea Elustondo Plazaolak eskuratu zuen puntu gehien. Honatx sailkapena:

Epaimahaia lagun talde berak osatu zuen, lehen fase osoan bezala, eta Ainhoa Goñi Castañares eta Nerea Goñi Begiristain aritu ziren idazkari lanetan.

Ikusi Aguraingo saioa osorik Bertsoa.eus-en

Finalaurrekoen fasea zabaldu da, beraz, baita nortzuk abestuko duten zehaztu ere. Honakoak izango dira hurrengo saioak.

Urriak 24 | Larraun-Lekunberri

Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza arituko da.

Urriak 31 | Eibar

Igotz Alkorta Irastorza izango da saioko aurkezlea.

Xabat Illarregik eskuratu du lehen postua Gotaine-Irabarnen