Xalbador egunaren harira, bertso-paper lehiaketa gaztetxo eta helduentzat

Xalbador egunaren harira, bertso-paper lehiaketa gaztetxo eta helduentzat –

2019ko Xalbadorren Eguna 2019 delata, bertsopaper lehiaketa antolatu du DEIADARRA elkarteak, nahi duten guztientzat, honako baldintza hauen arabera:

 

Xalbador egunaren harira, bertso-paper lehiaketa gaztetxo eta helduentzat
Olariagaren marrazkia

Gaztetxoentzat

1) Parte-hartzaileak: 15 urte arteko nahi duten neska-mutilak
2) Bakoitzaren lana
     a) Gutxienez lau bertso, eta gehienez zortzi idatzi beharko dira.
     b) Gaia: bakoitzak nahi duen gaiaz idatz dezake, beti ere Xalbador gogoan.
     c) Bertso berriak bakarrik onartuko dira bakarrik lehiaketan.
     d) Sari berezi bat izanen da baxenafarreraz egindako bertsopaper onenarentzat.
     e) Parte-hartzaile bakoitzak bertso-sorta bakarra igorri dezake.
3) Lanak igortzeko epe eta baldintzak:
     a) Lanak igortzeko azkenengo eguna 2019ko irailak 30.
     b) Bertso-sorta ezizenez sinatu beharko da, beste sobre itxi batean egilearen izen-deiturak eta helbidea jarriz, kanpotik ezizena bakarrik ezarrita.
     c) Lanaren hiru kopia igorri beharko dira.
4) Lanak nora igorri:

DEIADARRA elkartea
Mendi Xola etxea
Okoze auzoa
64430 – Baigorri – Naxenafarroa

5) Sariak
     Lehenengoarentzat, 200 € eta opariak
     Bigarrenarentzat, 80 € eta opariak
     Hirugarrentzat opari berezia.
6) Sarien ematea: Xalbadorren eguna 2019an.
7) Epaiketa
     a) Deiadarra elkarteak hautatuko epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira, bere hartan onartuz.
     b) Epaimahaiak, hala erabakiz gero, aipamen berezia egin ahal izango du.

Oharra: Saritutako bertsopaperak antolatzaileen esku geldituko dira

Helduentzat

 

1) Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako nahi duen edonor.
2) Bertso-jartzaile bakoitzaren zeregina:
     a. Gutxienez sei bertso, eta gehienez zortzi idatzi beharko ditu.
     b. Gaia: Pierre Topet Etxahun koblakaria.
     c. Bertso berriak bakarrik onartuko dira.
     d. Sari berezia izango da baxenafareraz egindako bertso-sailik onenarentzat.
     e. Parte-hartzaile bakoitzak bertso-sorta bakarra igorri dezake.
3) Lanak igortzeko epea eta baldintzak:
     a. Lanak igortzeko azkenengo eguna: 2019ko irailak 30.
     b. Bertso-sorta ezizenez sinatu beharko da, beste sobre itxi batean egilearen izen-deiturak eta helbidea sartuz, kanpotik ezizena bakarrik jarrita.
     c. Lanaren hiru kopia igorri beharko dira.
4) Lanak nora igorri:

DEIADARRA elkartea
Mendi Xola etxea
Okoze auzoa
64430 – Baigorri – Naxenafarroa

5) Sariak
     Lehenengoarentzat, 400 €
     Bigarrenarentzat, 200 €
     Hirugarrentzat opari berezia.
6) Sarien ematea: Xalbadorren eguna 2019.
7) Epaiketa
     a. Deiadarra elkarteak epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira, bere hartan onartuz.
     b. Epaimahaiak, hala erabakiz gero, aipamen berezia egin ahal izango du.

Oharra:Saritutako pertsopaperak antolatzaileen esku geldituko dira

Xalbador egunaren harira, bertso-paper lehiaketa gaztetxo eta helduentzat