Xalbadorren lanak argitaratuko ditu Elkar argitaletxeak

Xalbadorren lanak

Xalbadorren lanakElkar argitaletxeak Xalbadorren lanak berriz argitaratzea deliberatu du, bere heriotzaren 40. urtemugarekin batera. Bi elementu izango dira: batetik liburua, “Odolaren mintzoa”, eta bestetik disko bikoitza, “Herria eta Hizkuntza”. Argitaletxeak Baionan daukan dendan eskaini zuten agerraldia. Bertan izan zen Mizel Aire, Xalbador zenaren semea, bertsolaria bera ere.

Familiak hedabideei esandakoaren arabera oso gustura daude lanak berriz ere kaleratuko direla jakinda, liburua aspaldi agortu baitzen, eta horrela belaunaldi gazteei bizirik mantendu beharreko ondare hau iritsiko zaie. 1976an argitaratu zen “Odolaren mintzoa” lanaren bertsio berritua da liburua, eta Amets Arzalluseko egin dio hitzaurrea.

Diskoari dagokionez, aurretik argitaratu ziren bi lanei Euskadi Irratiak eta Jose Mari Iriondok utzitako hainbat grabaketa erantsi dizkiete. Berrikuntzak zuzenean erregistratutako hainbat bertso dira,

Xalbadorren lanak