Deialdi irekia Arabako Txapelketako gaiak jartzeko

Deialdi irekia Arabako Txapelketako gaiak jartzeko –

Deialdi irekia Arabako Txapelketako gaiak jartzekoArabako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, gai-jartzaile taldea martxan jarri nahi dute datorren urtean ospatuko den Arabako Txapelketa prestatzen hasteko. 

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarriletik martxora bitarte izango da. Udazkenean zehar sailkatzeko aurrekanporaketa saioak jokatuko dira, eta gai-jartzaile taldea martxan jartzeko tenorea dela ebatzi dute.Deialdi zabala egin nahi izan dute gai-jartzaile taldean parte hartu nahi duena hurbil dadin. 

Interesa dutenekin bilera bat egingo dute irailaren 5ean, 19:00etan Gasteizko Amaia zentroan; datak, faseak, ariketak, lan dinamika… azaltzeko. Gai-jartzaile taldean parte hartzeko aukera ezberdinak daude: gaietarako ideiak ematen, gaiak sortzen, saioak aurkezten, biletara etortzen ala ez…

Interesa izanez gero harremanetan ipini honen bitartez 

Deialdi irekia Arabako Txapelketako gaiak jartzeko