Zehaztu da nork abestuko duen Osinalden
Zehaztu da nork abestuko duen Osinalden –

Osinalde sariketak aurrera darrai, eta iragan asteburuko Aztiriko saioarekin amaitu dira kanporaketak.
Duela bi aste Zaldibian ospatu zen Osinberde sariketan aritu ziren kantuan Ekain Alegre, Josu Ibarguren, Janire Arrizabalaga. Jon Mendiluze, Iruri Altzerreka eta Eki Mateorena. Azken biak lortu zuten Gabirirako txartela, eta Altzerrekak irabazi zuen saioa. Saio osorik grabatu zuen Goierri Telebistak.
Aztiriko kanporaketan parte hartu zuten Maddi Agirrek, Naia Arrizabalagak, Beñat Astizek, Peru Irastorzak, June Aiestaranek eta Aitor Tatiegik. Aiestararan nagusitu zen, eta berekin batera egongo da finalean Tatiegi ere. Saioaren bideoa Goierri Telebistaren eskutik.
Ordizian ospatu zen lehen kanporaketa kontutan hartuta, honakoa izango da, beraz, apirilaren 26an Gabiriako Osinalde txapelketako finalean abestuko duen seikotea: Haira Aizpurua, Libe Goenaga, Iruri Altzerreka, Eki Mateorena, June Aiestaran eta Aitor Tatiegi.