Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Errimak, harrobia eta zaletasuna

2026-08-11

Dozenaka lagun dabiltza Erniarraitz bertsozale elkartearen Azkoitiko bertso eskolan. Bertsolaritza “osasuntsu” dagoen diziplina dela diote Haritz Garmendia bertso eskolako irakasleak eta Naia Arrizabalaga zein Onditz Alberdi ikasleek. Ezagutzatik haratago doan esperientzia eskaini die bertso eskolak horiei.

Asteko hitzorduak (abuztuak 12-16)

2026-08-11

Asteko hitzorduak abuztuak 12-16 - Herri askotako festak ospatzen dabiltza aste honetan Euskal Herrian zehar, eta bertso-plazan ere nabari da. Honatx aste honetako agenda: 2026-08-12 Zarautz Jaialdia Bertso saioa. Azken [...]

Oihana Arana: “Belaunaldien arteko harremanak modu horizontalean bizitzeak onurak baino ez dakartza”

2026-08-07

Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001) bertsolari eta idazleari elkarrizketa bat egiteko proposamena egin zidaten, eta, abiapuntu ofiziala bere azken poema liburua izanik ere –Zerua hemen (Susa, 2026)–, ez zuten kulturako elkarrizketa arrunt bat nahi, edo ez hori bakarrik. Eskatu zidaten, hortik harago, bi lagunen arteko hartu-emana –bi idazleren artekoa– isla nezala orobat. Eskerrak, bestela lanak izango baikenituzkeen elkar ondo ezagutzen dugula disimulatzeko.

Irati Alcantarilla: «Oholtza azpitik jakin dut irakurtzen oholtzaren gainean zer bertsolari izan nahi dudan»

2026-08-07

Irati Alcantarillak (Urruña, 2001) txikitatik jakin behar izan du aldi gogorrei aurre egiten. Etxean bizi izan zuen gatazkari loturiko errepresioa, aita eta ama espetxean izan baitzituen umea zela. Urteak aitzina joan ahala, bertsolaritzaren mundura jauzi egin zuen. Baina, azken urteetan, epilepsia izan du oztopo. Bizitzako hainbat gorabehera pasaturik, Alcantarillak nabarmendu nahi izan du etapa guztiek badituztela alde onak eta txarrak, eta asko ikasi duela denetatik.