Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Nafarroako Bertsolari Txapelketa etzi abiatuko da Auritzen

2025-10-02

Nafarroako Bertsolari Txapelketa etzi abiatuko da Auritzen - Auritzen jokatuko da lehen faseko lehenengo saioa, larunbatean, 17:30etatik aurrera, Kultur Etxean. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; egunean bertan ere salduko dira leihatilan, [...]

XILABA txapelketa abiatzear da

2025-10-01

XILABA txapelketa abiatzear da - Uztaritzen dauka egoitza berria Bertsularien Lagunak elkarteak, eta bertan aurkeztu dute aurtengo Xiberuako, Baxenafarroako eta Lapurdiko XILABA txapelketa.  Lehiaketa azaroaren 8an abiatuko da Bidarten, eta [...]

Helduentzako bertso eskola Hendaian eta Lartzabalen

2025-09-29

Helduentzako bertso eskola Hendaian eta Lartzabalen - [caption id="attachment_62700" align="aligncenter" width="528"] Hendaiako bertso eskola, 1993[/caption]   Bertsularien Lagunak elkarteak helduentzako bi bertso eskola dinamizatuko ditu Lartzabalen eta Hendaian. Bertsularien Lagunak [...]

Urruña, oinak emanda

2025-09-26

Ohar parea

a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.

b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.