Euskal Herria helburu

Euskal Herria helburu –

Doinua: Urepele derautzut

 

Euskal Herria helburu
JK x Frames

 

Euskaldunok diogu: “Herria ez da salgai”,

baina burgesak beti turismoari bai. 

Herri-xehea dira engainatzeko gai:

beraientzat Espainol ta Frantsesak ernai;

baina hemen ez dugu nortasun hori nahi,

arbasoen odolaz dugu bihotza blai. 

 

Maitasun,politika,herria,hizkuntza…

Bidea aurkitzeko behar dut laguntza.

Ardi galduak beti hara ta honuntza,

egia estaltzeko igo zaigu huntza. 

Berreskura dezagun Xalbadorren funtsa,

berandu  baino lehen goazen haruntza. 

 

Euskal Herria dugu lagundu beharra,

euskarak galdu baitu lehengo indarra;

behin betiko aldatuz gure patu txarra,

haurrideengan piztuz maitasun su-garra:

euskal ohitura eta kulturaren harra;

berriz berpiztu dadin gure herri zaharra.

 

Garazi Gonzalez de Durana

Euskal Herria helburu