Josten ikasi nahi dut

Josten ikasi nahi dut –

Doinua: Astoa ikusi nuen

 

Ideia bat euki nun

zergaitik ez josi?

Txapela jertse poltsa

egiten ikasi

orain nire galdera

ni nundik nahiz hasi

dendara joan eta

oihalak erosi.

 

Materiala etzait ba

neri ja faltako

orain sobran ez dena

denbora beharko

lana etxea umek

nik noiz dut josiko

lengo ideia hori

ustez da ahazteko.

 

Jostea iada ez da

lehenengo aukera

orain zer egingo dut

da nire galdera

denbora daukadala

gezurra ordea

lehen bezala jarraitu

ta tira aurrera.

 

Leire Esnaola Sarasua

 

Josten ikasi nahi dut
Wallace Chuck
Josten ikasi nahi dut