Lunbago

Lunbago –

Mikel Pinillos lizartarrak bidalitako sorkuntza. Mila esker Mikel, eta animo bizkarrarekin!


 

LUNBAGO

 

Urepeleko Artzainaren bertsio berria, lurrean etzanda lunbagoak jota ekarria,

norberaren buruaz barre egitea izango delakoan osasungarria.

 

Lunbago
Arg: Dg-505 (wikimedia)

 

Irakasle bat bazen

gaztea ez sobera

bizkarraldeko ornoek

gihar, zango ta besoek

izorratu zutena

geletako zaindari

gerriminez josia

yoga asanak iruten

lanean sano irauten

inoiz ez ikasia, ikasia…

 

Luuuuunnnn bago

zein latza dan

Lizarraldeko haurtzaina

gerrialdetikan gora

makurtu eta gerora

jota gelditu hintzana (bis)

 

Behin gaitza gainditurik

libratuko haiz aupa

gerri zurrun horretatik

barraskilo bizitzatik

aske mugitu nahirik

azken deia huela

entzun behar dekena:

gazte garaiak joan ziren

zaindu ahal bezain ongien

ta bizi datorrena, datorrena…

Lunbago