Onddo ta punto
Onddo ta punto –
Axier Saralegik bidali digun bertso sorta.
Zure bertso bat webgunean argitaratzea nahi baduzu bidali administrazioa@bertsolari.eus helbidera.
Doinua: Behin batean Loiolan III
Udazkenari beti
dabil ate joka
euria eta gero
ez badu inporta
hasi eta orduntxe
ahopeka bota
“guazemazu hemendik,
ezer ez dago ta”
Normalean Baztanen
gaurkoan Ultzama
hiru xexto hartuta
jesukriston zama
“hor bilatuko dezu”
lagunak esana
etxera sartu eta
“gaur ere ez, ama”
Bizilagunak berriz
hamar kilo bildu
betiko txoko hortan
ta ezin hurbildu
non dauden galdetu nik
ta bera ixildu
genuen harremana
mundu honek hil du
Txarra dagon lekuan
ere bada ona
ta nahiz gure baso hau
den oso sakona
ni naiz gauza bakarra
kieto, zut dagona
disgusto earrakin
daukagu amona
Kaixo eta gezur bat
esan det aurrena
eser zaitez mahaiean,
amona, hurrena
gozatu rebueltoa
ez, ez daki dena
onddoak beharrean
dauka berenjena
Mundu honek badauka
nahikoa demanda
hurrengorako dakit
Goierrin den ganga
dena nahi degu eta
ahora emanda
nahi adina lortzen da
Ordizira joanda


