Sehaska kanta

Sehaska kanta –

Doinua: Espainian behera

 

Zerua izar-argi
diz-diz itsasoak,
gaua zaintzen urduri
mendi zein basoak,
airea laztantzen du
hego haize goxoak,
ulu gauerdikoak
urrundik otsoak,
eta ikaraz negar
sehaskan haurtxoak.

Lainoa egin da izarren
argiaren jabe,
mendi-basoak guztiz
ilunpetan daude,
haizeak ere egin du
iparraren alde,
uluka eta zaunka
zakurtzarrak ere,
eta haurra sehaskan
loak hartu gabe.

Egunak piztu ditu
goizeko argiak,
ihintza zilarrez dakar
eguzki zuriak
hego haizeak berriro
dantzan belardiak,
isildu dira behingoz
otsoen auriak…
lotan murgildu dira
haurraren begiak.

 

Antton Kazabon

 

Sehaska kanta
Emma Bauso
Sehaska kanta