Bertsomovieda lehiaketako irabazleak

Bertsomovieda lehiaketako irabazleak –

Bertsomovieda ataritik hartua.


Baditugu irabazleak!

Ez da lan erraza izan, eta beti bezala pena handiz utzi ditugu saririk gabe lanik gehienak, baina erabakia hartuta dago. Hona 2018ko Bertsomoviedako sariak norentzat izango diren:

16 urtetik gorakoetan, Sari Nagusia (1000 €): Emakume meatzariak (Marruka, Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoia)

Aipamen berezia (200 €) eta Bertsorik onenak dituen Bertsomoviea (250 €): Dastatu (Txakur Gorria)

16 urtetik beherakoetan Sari Nagusia (300 €): Berdinak eskubideetan (Lesakako bertso-eskolako gazteak)

Aipamen berezia (200 €): Zertarako ezkutatu? (June Agirrebaltzategi Durana, Itsaso Etxaburu Goikoetxea eta Maialen Vicente Apiñaniz)

https://www.youtube.com/watch?v=qtLQOKtziiM

Bozketaren araberako Publikoaren saria ere (500 €) Emakume meatzariaklanarentzat izan da.

Hauxe eman du ba aurtengoak. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta ZORIONAK sarituei!

Bertsomovieda lehiaketako irabazleak

Bertsomovieda lehiaketako irabazleak